Muskiz Euskaratu

Olaia Ska Neska

AhoBIZI

Hartutako konpromisoa(k)

  1. Ahobizi izango naiz: euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egingo diet.
  2. Aisialdi edota kirol jardueretan begirale euskaldunak eskatuko ditut nire haurrentzat.
  3. Aurten euskarazko liburu bat irakurriko dut.
  4. Belarriprest izango naiz: euskara ulertzeko gai naiz, baina hitz egiteko ez. Horrenbestez, niri euskaraz egiteko eskatuko diot jendeari.
  5. Dendetan euskaraz eskatuko dut.
  6. Euskal Herriko jatetxeetara noanean, karta euskaraz eskatuko dut
  7. Euskaraz hasitako esaldiak euskaraz amaituko ditut.
  8. Euskaraz ikasten ari direnak animatu egingo ditut.
  9. Euskaraz ikasten ari direnei nirekin euskaraz lasai egin dezaketela adieraziko diet.
  10. Euskarazko filmak edota euskaraz azpidatzitakoak ikusiko ditut.
  11. Euskarazko hedabideak erabiliko ditut.
  12. Euskarazko wikipedia elikatuko dut.
  13. Gaur atzo baino gehiago hitz egingo dut euskaraz.
  14. Gidabaimena euskaraz aterako dut.
  15. Kirola egiten dudanean, euskaraz mintzatuko naiz.
  16. Korrikan parte hartuko dut.
  17. Kotxean noanean euskarazko abestiak entzungo ditut.
  18. Kotxean noanean euskarazko irratiak entzungo ditut
  19. Kuadrillakoekin euskaraz egingo dut.
  20. Lehenengo hitza euskaraz egingo dut.
  21. Mugikorrean euskarazko sistema eragilea jarriko dut.
  22. Nire enpresa, komertzio edo lantokian jendaurreko idatziak euskaraz (ere) jarriko ditut.
  23. Nire euskarazko abizenak euskaraz idatziko ditut.
  24. Nire seme-alabei euskarazko ipuinak irakurriko dizkiet.
  25. Parrandan nabilenean euskarazko musika eskatuko dut.
  26. Sare sozialetan euskaraz arituko naiz.
  27. Seme-alabekin euskaraz egingo dut.
  28. Tabernan euskarazko musika jarriko dut
  29. Unibertsitateko edo lanbide heziketako ikasketak euskaraz egingo ditut.
atzera
muskiz.org